Euskal Trenbide Sarea geltoki berria egitea aztertzen

Anboto 2009ko abe. 10a, 15:37

Hamabi hilabetez prestatzen jardun duten azterketaren txostena, urtea amaitu orduko argitaratuko dutela azaldu digute asteon Eusko Trenbide Sareak erakundekoek.

Zaldibar eta Ermua trenbide zatia bikoizteko lanen inguruan Eusko Trenbide Sareak egiten diharduen azterketa informatiboan jasotzen da Zaldibarko eta Ermuko tren geltokiak berriztatzea. Urtea amaitu orduko argitara emango duten azterketa informatiboaren txostenean jasotzen dute Eusko Trenbide Sareak erakundeko teknikariek Zaldibar eta Ermua artean, bertako Udalak eskatu duen legez, tren-geltokia egitea Mallabian. Hamabi hilabetez prestatzen jardun duten azterketaren txostena (600.000 euroko aurrekontua izan duena), urtea amaitu orduko argitaratuko dutela azaldu digute asteon Eusko Trenbide Sareak erakundekoek. Alegazioetarako epea zabaldu eta proiektuak ingurumenean izango lukeen eraginaren azterketa egin eta gero ekingo diote geltoki berriaren eraikuntza proiektua osatzeari.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!