Juan Unzueta: 'Oraindik saiatzen naiz berritzailea izaten'

Anboto 2009ko abe. 4a, 10:21

Juan Unzuetak ia bizitza osoa daroa artisautzan. Etxe ondoko lantegian hartu gaitu, begi bat kazetariagan eta bestea zumean. Elkarrizketan ere ez deutso lanari utzi. Arbaso elkarteak ematen duen Artetsu saria jaso du.

Juan Unzuetak ia bizitza osoa daroa artisautzan. Etxe ondoko lantegian hartu gaitu, begi bat kazetariagan eta bestea zumean. Elkarrizketan ere ez dio lanari utzi. Bizi osoko dedikazioa eskertu gura dizute Artetsu sariarekin. Benetan ere, bizitza osoa. 11 urterekin hasi nintzen Gallartako meategietarako tresnak egiten. Aitak meategi batzuekin kontratuak zeuzkan. Nire lau anaiak zaharragoak ziren, eta otzaragintzan lan egiten zuten. Hantxe hasi nintzen neu ere oso gazterik. Lana bagenuenez, tailerra ipini genuen bertan, Gerra Zibila iritsi zen arte. Orain urte batzuk Gallartako azoka batean parte hartu nuen, eta hainbat lagunek gure familia oraindik gogoan zeukaten. Horrek poza ematen du. [imgi]http://www.anboto.org/images/6700/6750/1.jpg[/imgi] Hainbeste urtean izango zenuen teknika hobetzeko denbora. Orain, zalantza barik, gaztetan baino hamaika bider otzaragile hobea naiz. Lehen, batez ere, ofizioa ikasteko gauza errazak egiten nituen. Apurka-apurka, teknika lantzen eta eremu berriak ezagutzen joan naiz. Beste maila batean pentsatzen duzu, beste helburu batzuk dauzkazu. Munduko bazter askotan erakutsi dituzu zure lanak. Londresen 15 egun eman nituen Europa osoko artisauak batzen zituen azoka batean. Madrilgo FITUR azoka famatuan ere birritan parte hartu dut. Estimuz gogoratzen dut orain 21 urte Galiziako 12 herritan erakutsi genuen erakusketa ere. Urte hauetan guztietan makina bat enkargu kurioso egingo zizuten. Bai, izan ere arazo bat daukat: ez dakit ezetzik esaten. Behin Gipuzkoako baserri bateko euskal sukalde tradizionaleko tximinia egin neban zumearekin; gero, zumea buztinarekin estali nuen. Beste behin, Gasteizko gargantua bati neurriko otzara egin nion; itzela zen, benetan. Gogoan daukat Frantziako Le Musée Dans La Rue museoko eskultura bat sartzeko egindako beste otzara handi bat ere. 75 urte joan dira hasi zinenetik, baina oraindik ilusioa sumatzen zaizu. Asko gustatzen zait, eta oraindik gauza bereziak egiten nabil; sekula egin ez ditudanak. Neurri eta mota askotako otzarak. Ahal dudan neurrian berritzailea izaten saiatzen naiz. Galeusca ekimenaren barruan Kataluniatik datorren Joan Farre Kanariar Irletan ezagutu zenuen. Nire liburuagatiko interesa erakutsi zuen. Azoka hartako gomuta onak dauzkat. Joan ezagutzeaz gainera, txoko polit bi egokitu zizkidaten; batean otzarak egiten nituen, denen bistara, eta bestean han egindakoak eta Euskal Herritik eroandakoak erakutsi nituen. Nori eskaintzen diozu saria? Jardunbide profesionalaren eremura mugatzen banaz, Bernat Vidali. Ordu libre asko guri laguntzeko erabili du. Asko egin du artisautzaren alde.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!