Kiroldegi eta kirol-zelaietako langileak mobilizatzera deitu dituzte

Anboto 2009ko abe. 3a, 12:37

Bizkaiko kiroldegi eta kirol-zelaietako langileak mobilizatzera deitu dituzte gaur ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. 2008an sinatu zuten azken lan hitzarmena eta harrezkero ez dute berritu.

Bizkaiko kiroldegi eta kirol-zelaietako langileak mobilizatzera deitu dituzte gaur ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. 2008an sinatu zuten azken lan hitzarmena eta harrezkero ez dute berritu. Uztailean apurtu zituen Kiroldegi eta kirol-zelaietako Patronalak lan hitzarmeneko negoziazioak sindikatuek jakin eragin dutenez, eta joan zen azaroaren 5ean izan zuten azken batzarra. Lanuzteak eta mobilizazioak Horren aurrean lanuzteak deitu dituzte gaur, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Deialdi horrekin bat egin dute Abadiñoko kiroldegiko langileek; 20 inguru. Era berean, Elorrioko kiroldegian ere egin dute bat deialdiarekin hainbat langilek eta Durangoko Landako kiroldegiko batzuk. Azken horren kudeaketa Udalak daroa, hala ere, zenbait prestazio era pribatuan eskaintzen dira, eta langile horiek mobilizatzera deitu dituzte. Bizkaiko kiroldegi eta kirol-zelaietako langile guztiak \'igerilekuetako sorosle eta begiraleak, kirol jarduerako begiraleak, garbiketako langileak eta mantenimendukoak\' daude grebara deituta. Besteren artean, lanaldiaren orduak murriztea eta, zenbait lanposturen mailaketa dihardute negoziatzen, Abadiñoko langileek argitu dutenez: \"Batez be, kirol jarduerarekin lotutako zenbait lanposturen mailak ez daude islatuta lan-hitzarmenean\". Bilbon mobilizazioak deitu dituzte bai goizean bai arratsaldean. Negoziazio mahaian parte hartzen duten sindikatuek \"denbora luzea\" daramate akordio \"duin\" bat lortu gura, zabaldu dutenez. Negoziazioak, baina, ez ei du aurrera egin. Elkarrizketekin jarraitu gura izan dute, \"baina, arrakastarik gabe\", LABek jakin eragin duenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!