Dekalogoa sinatzeko kanpaina martxan

Anboto 2009ko abe. 1a, 17:58

Durangaldeko gehiengo sindikalak prentsaurrekoa eman du \'Hamar Urrats\' kanpainaren sinadura bilketa aurkezteko. Datozen egunetan ipiniko dituzte mahaiak, tartean Durangoko Azokaren egunetan.

Durangaldeko gehiengo sindikalak prentsaurrekoa eman du \'Hamar Urrats\' kanpainaren sinadura bilketa aurkezteko. Datozen egunetan ipiniko dituzte mahaiak, tartean Durangoko Azokaren egunetan. ELA, LAB, ESK, EHNE, STEE, eta HIRU sindikatuek abiatu zuten kanpaina hori, krisiaren aurrean neurriak hartzeko eta exijitzeko. Dagoeneko batu dituzte sinadura batzuk, eta abenduan enpresetan eta herrietan emango dute horretarako aukera. [imgd]http://www.anboto.org/images/6700/6736/1.jpg[/imgd] Asteburu honetan, hilaren 5etik 8ra, Azoka inguruan ipiniko dute stand-a, eta hurrengo astean beste herri batzuetara hurreratuko dira: Otxandion eta Zornotzan abenduaren 13an, eta Elorrion 19an.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!