Esteibarlanda ere kartzelara

Anboto 2009ko aza. 30a, 10:12

Ibai Esteibarlanda elorriarra ere kartzelara bidali zuen zapatuan Fernando Grande-Marlaska epaileak. Hain zuzen ere, egun horretan espetxeratutakoek, inkomunikazio garaian tratu txarrak jaso dituztela salatu dute. Eñaut Aiartzaguena iurretarra, ostegunean kartzelatutakoa, Navalcarneroko espetxean da.

Ibai Esteibarlanda elorriarra ere kartzelara bidali zuen zapatuan Fernando Grande-Marlaska epaileak. Hain zuzen ere, egun horretan espetxeratutakoek, inkomunikazio garaian tratu txarrak jaso dituztela salatu dute. Eñaut Aiartzaguena iurretarra, ostegunean kartzelatutakoa, Navalcarneroko espetxean da. Guztira, 35 atxilotuetatik 31 bidali ditu espetxera Marlaskak. Segiko kide izatea edota Segiri laguntzea egozten die gazteei. Bestalde, azken egunetan hainbat mobilizazio izan da, eta Gazte Mugimenduak manifestazioa deitu du datorren zapaturako, Durangon.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!