Mugikortasun ikuspegi "integrala" duen garraio eredua eskatu dute

Anboto 2009ko aza. 23a, 12:54

Mugikortasunaren ikuspegi \"osoa\" eta \"intregrala\" duen garraio sistema iraunkorra disenatzearen aldekoa da Durangaldeko ezker abertzalea, \"hainbat disziplina\" batuz.

Mugikortasunaren ikuspegi \"osoa\" eta \"intregrala\" duen garraio sistema iraunkorra disenatzearen aldekoa da Durangaldeko ezker abertzalea, \"hainbat disziplina\" batuz. Izan ere, Lurralde Zati Plana (LZP) aitatuz, \"Durangoko Eskualde Egituran lekualdatzeen %45 ibilgailu pribatuan\" eginikoak direla diote, \"%42 oinez eta %7 garraio publikoan; Durangaldean barrena dira %79\". Balozario ekonomikoan, berriz, garraio-azpiegiturei dagokionez, \"garraio publikoa hobetzeko inbertsioen %13,86\" aurreikusi dela salatu dute, ?eta %76,47 bide azpiegitura berriak eta Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko\". Eredu \"alternatiboa\" eskatu du ezker abertzaleak, Jaurlaritzaren eta Aldundiaren ereduak \"ez dio-eta garapen iraunkorra helburu duen lurralde antolaketa politika bati erantzuten\". Durangaldeko Amankomunazgoaren Mugikortasun Iraunkorrerako Planari hasieratik \"hankamotza\" deritze, \"bidegorriak egitetik harago ez dauka-eta ahalmenik\". Garraio publiko sistema \"erosoa, eraginkorra, ondo egituratua, maiztasun handikoa eta erakargarria\" behar dela diote, hurbileko merkataritza eta ekonomia hartu-emanak \"bultzatuko\" dituena, \"mugikortasuna murriztuz\". Garraio \"garbienei\" garrantzia \"handiagoa\" eman eta \"beharretara egokitutako trenbide publikoa eta modernoa\" behar dela uste dute, eta, \"lehentasuna\" izan behar dabela inbertsioetan garraio publiko ez kutsatzaileek. Euskal Herrirako Bidai Txartel bakar baten alde daude.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!