'Slow Food' mugimendua bultzatu gura du Erraldek

Anboto 2009ko aza. 27a, 12:46

Erralde hiltegiak gizarteari eta politikariei Slow Food nazinoarteko mugimenduaren aldeko apustua egin dezaten eskatu die: \"Euskal gizartea okelaren multinazionalek bultzatutako fast foodaren kontrako inflexino puntua izan beharko litzateke\".

Erralde hiltegiak gizarteari eta politikariei Slow Food nazinoarteko mugimenduaren aldeko apustua egin dezaten eskatu die: \"Euskal gizartea okelaren multinazionalek bultzatutako fast foodaren kontrako inflexino puntua izan beharko litzateke\". \'Algusto\' BECen abenduaren erdialdean martxan jarriko den Slow Food azokan izango da Erralde. Algusto azokan parte hartzeko hiltegian lau idi hil zituee atzo. Idi horreetako bi Berrizko Txuletoia marka komertzialarekin errekorra hausten saiatuko dira (Juan Mari Ordorika Gernika Lumoko baserritarrarenak). Beste biak Betizu arrazakoak dira (Zaratamoko Eugenio Arriagarenak). Lau abelburuen txuletoiak eta Erraldetxoak azokan dastatzeko jarriko dituzte. Slow Food mugimenduarekin bat eginez, \"kalitateko produktuen aldeko apustu argia\" egiten duela azaldu dute Erraldekoek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!