'Traktorada' nekazaritza eta abeltzantza krisia salatu guran

Anboto 2009ko aza. 23a, 12:41

Traktore ilarak eskualdea zeharkatu zuen joan zen barikuan. EHNE sindikatuak deitutako \'traktorada\' honen bidez, \"nekazaritza eta abeltzaintza sektore guztietan dagoen krisia\" ezagutzera eman gura izan zuten.

Traktore ilarak eskualdea zeharkatu zuen joan zen barikuan. EHNE sindikatuak deitutako \'traktorada\' honen bidez, \"nekazaritza eta abeltzaintza sektore guztietan dagoen krisia\" ezagutzera eman gura izan zuten. Gainera, azaroaren 21ean COAG estatu mailako koordinakundeko beste sindikatuekin batera Madrilen egindako manifestazinoan parte hartu zuten. EHNEk gogor kritikatu du \"inposatutako politika neoliberalek\" merkatuaren arautze eza dakartela industria translazionalen negozioa bultzatuz. Gaineratu dutenez, nekazaritza politikak aldaketa sakona behar du, eta Behatokia lehenbailehen martxan jarri beharko litzateke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!