Lehiakortasun Gunea finkatu gura dute Durangaldean

Anboto 2009ko aza. 27a, 12:39

Bizkaiko Foru Aldundiak 90.000 euroko diru-laguntza emon dio Durangaldeko Enpresa Elkarteari, enpresa Lehiakortasunerako Gunea sortu dezan.

Bizkaiko Foru Aldundiak 90.000 euroko diru-laguntza emon dio Durangaldeko Enpresa Elkarteari, enpresa Lehiakortasunerako Gunea sortu dezan. Gune horren helburua Durangaldeko enpresen sarea ?eraldatzea? da, eskualdeko enpresen lehiakortasunaren eta garapenaren alde egiten diren ahalegin guztiak bilduz: ?Industria arloko etorkizuna finkatzeko eta bermatzeko beharrizanei erantzun bateratu bat ematea da asmoa?. Ekonomia Sustapen Saila ekimen honen aldekoa dela azaldu dute Aldunditik, enpresa berriak sortuz eta dagozenak dibertsifikatuz, berrikuntza eta garapen teknologikoan bultzada berri bat eman gura dutelako. ?Produktu berriak garatu, merkatu berriak identifikatu eta teknologia berriak aplikatuko dituzte?.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!