Artzain Eguna izango dute Durangon, zapatuan

Anboto 2009ko aza. 27a, 12:35

Urruneko larre-aldaketa gogora ekarriz, 150 ardik Durango eta Iurretako hiriguneak zeharkatuko dituzte, zapatuan. +Dendak elkartearen 25. urteurren ekitaldien barruan eta artzainak omenduko dituen Artzain Egunaren barruan egingo dute hori.

Urruneko larre-aldaketa gogora ekarriz, 150 ardik Durango eta Iurretako hiriguneak zeharkatuko dituzte, zapatuan. +Dendak elkartearen 25. urteurren ekitaldien barruan eta artzainak omenduko dituen Artzain Egunaren barruan egingo dute hori. Merkatarien, Erralde hiltegiaren eta Ardi-latxa-azienda Hazleen Bizkaiko Elkartearen (ACOL) eskutik burduntzian 98 Bizkaiko Bildots erreko dituzte ?txartelak banatuko dira +Dendakeko bazkide diren establezimenduetan?, eta Oscar Santacoloma sukaldariak egindako \'+Erralde\' pintxoa aurkeztuko dute. Bizkaiko 100-150 ardik Iurretako herrigunea zeharkatuko dute, 11:00etan. Gero, Durangorako bidea hartuko dute Alde Zaharreraino. ?Artzainek tradizionalki izandako garrantzia eta orain ere euren lanak gizartean daukan eragina? goratu gura dute Artzain Egunean. Hainbat ekitaldi Andra Marian hasiko diren artile tailerrekin hasiko da eguna, 10:00etan; 14:30ean (19:00etan ere bai), Bizkaiko bildotsarekin eta ardi esnearekin egindako \'+Erralde\' pintxoa eskainiko dute Udaletxeko plazan; 1.000 pintxo eta 500 bildots-txuleta. Ardi-latxa erakustaldia 17:00etan hasiko da, eta kalejira 20:30ean. Gaur, 19:00etan, +Dendaken egoitzan berbaldia emongo du artzain batek. Aurkezpenean +Dendakeko Xabier Zelaia, Erraldeko lehendakari Jabier Azpitarte eta Ardi-latxa-azienda Hazleen Elkarteko lehendakari Jabier Aldekoa izan dira; Bizkaiko Bildotsaren mahaian Erralderen ordezkari ere badenak hiltegiaren lana gogoratu du: \"Prezioak adosteko dugu, bildotsa saltzeko, oparitu beharrean\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!