Lanuzteak hasi dituzte Fundiciones Fumbarrin

Anboto 2009ko aza. 27a, 11:34

Langileen enpresa batzordeak adierazi duenez, lan erregulaziorako espedientea \"inposatu\" gura du enpresak. Horregatik, ordubeteko lanuzteak hasi dituzte aste honetan, eta abenduan jarraipena izango dute.

Langileen enpresa batzordeak adierazi duenez, lan erregulaziorako espedientea \"inposatu\" gura du enpresak. Horregatik, ordubeteko lanuzteak hasi dituzte aste honetan, eta abenduan jarraipena izango dute. Bidalitako oharrean argitzen denez, azaroaren 3an aurkeztu zien enpresak espedientea langileei, eta hilabeteko epea zabaldu zen negoziaziorako. Langileek esan dutenez, \"enpresak ez du inoiz akordiorik lortu nahi izan\". Salatu dutenez, \"enpresak milioietako irabaziak izan ditu aurten\", eta ez dute ulertzen zertara datorren espedeintea. Abadiño eta Durangoko zentroetako langileak 11:00etatik 12:00etara kontzentratuko dira San Rokeko biribilgunean, astelehenan. Abenduaren 1etik 4ra Durangoko puntu ezberdinetan batuko dira, kasu honetan ordu erdiz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!