Aiartzaguena kartzelara bidali du epaileak

Anboto 2009ko aza. 27a, 13:10

Atzo arratsaldean hasi ziren deklaratzen epailearen aurrean martitzenean atxilotutako 34 gazteak. Eñaut Aiartzaguena iurretarrak atzo bertan deklaratu zuen, eta Grande-Marlaska epaileak kartzela agindua ezarri zuen beretzat. Esteibarlanda ez da pasatu oraindik. Gaur eguerdian prentsaurrekoa burutu da Durangon.

Atzo arratsaldean hasi ziren deklaratzen epailearen aurrean martitzenean atxilotutako 34 gazteak. Eñaut Aiartzaguena iurretarrak atzo bertan deklaratu zuen, eta Grande-Marlaska epaileak kartzela agindua ezarri zuen beretzat. Soto del Real espetxean sartu dute iurretako gaztea. Esteibarlanda ez da pasatu oraindik. Bart eman du amnistiaren aldeko mugimenduak erabakiaren berri. 13 gazte pasa ziren atzo epailearen aurretik, eta 11 kartzelatzeko agindua eman zuen Grande-Marlaskak. Horietariko bat da Aiartzaguena. Gaur eta bihar pasako dira gainerako atxilotuak, tartean Ibai Esteibarlanda elorriarra. Bestalde, gaur agerraldia egin du Durangoko amnistiaren aldeko mugimenduak, Fray Juan de Zumarraga institutuaren aurrean. Azaldu dutenez, \"Ibai eta eñaut oso ezagunak dira beraien herrietan, azken urteetan lan handia egin dute gazteen eskubideen defentsan\". Gainera, adierazi dutenez, \"eurek egindako lan politiko eta soziala agerikoa izan da, independentziaren alde\". Gazte biek hainbat alorretan egindako lana goraipatu dute; ikasle mugimenduan, aisialdian, AHTaren aurka... Estatu espainiarraren \"eraso\" hau salatu, eta gaur atxilotuen herrietan zein bihar Bilbon egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute: \"Denon artean eraiki behar dugu erasoei erantzuteko herri harresia\". Durangoko udalbatzarra Asteon izandako 34 atxiloketak \"testuinguru zehatz baten\" batzen direla azalduz idatzia irakurri zuten, atzo, Durangoko Talde Mistoko zinegotziek udalbatzarrean. \"Ezker Abertzalea aldaketa prozesua bideratzeko eztabaida prozesu baten sartuta dago-eta\". Nabarmendu zuten \"errepresioa\" ez dela bidea eta elkartasuna adierazi zioeten atxilotuei eta euren senide eta lagunei. Besteak beste, \"eskubide urraketa\" salatu zuten, Lege Antiterrorista, inkomunikazioa eta dispertsioa aitatuz, eta, deitutako ekintzetan parte hartzera deitu zuten. Atxiloketak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!