Emakumeenganako indarkeria salatu dau gizarteak

Anboto 2009ko aza. 26a, 16:49

Kontzentrazioak izan ziren Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio eta Iurretan, esaterako. Hainbat herritarrek egin zuten bat genero biolentziaren aurkako aldarriarekin.

Erasoei aurre egin beharra dagoela ohartarazi dute, asteon, gizarte eragileek, biolentzia matxistaren biktimak gogora ekarriz; Euskal Herrian zazpi hil dira, Bilgune Feministaren datuen arabera. Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, izan zen eguaztenean, eta hori aintzat hartuta hainbat ekitaldi izan dira udalek emakume elkarteekin batera antolatutakoak. Eguaztenean bertan, kontzentrazioak izan ziren Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio eta Iurretan, esaterako. Hainbat herritarrek egin zuten bat genero biolentziaren aurkako aldarriarekin. Durangon, Plataforma Feministak deituta ?Andereak eta Bilgune Feminista? manifestazioa ere egin zuten. Udalak ere deitu zuen parte hartzera, eta makina bat andra eta gizon bertaratu ziren.

Puntu moreak

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuz, puntu moreak ere jarri dira zenbait udaletxe eta udal azpiegituratan. Beldur barik lelopean zabaldu dute instituzioek aurten emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarria.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!