Hainbat euskal herritar behatzaile doaz Kalatuniako herri-kontsultetara

Anboto 2009ko aza. 25a, 12:39

Kataluniako independentziaren inguruko kontsultaren bultzatzaileak Elorrion izan dira. Guztira, 700.000 kataluniarrek bozkatu dezakete abenduaren 13ko kontsultetan.

Abenduaren 13an Kataluniako independentziaren aldeko kontsultak egingo dituzte 161 herritan. Kontsulta ez da loteslea, eta prozesua bultzatu duen koordinakundea (Coordinadora Per La Consulta sobre la Independéncia) ahaleginik handiena egiten dabil nazioartean ezagutu dadin. Zabalkunde lan horren barruan, martitzenean, Elorrion izan ziren Uriel Beltran kontsultaren aldeko koordinkundeko komunikazio arduraduna eta Kataluniako Parlamentuko diputatua, eta, Jordi Miró koordinakundeko nazioarte batzordeko kidea. Beltranek azaldu zuenez, ?izaera nazionaleko kontsulta da, baina nazioartean ezagutu dadin gura dugu?. Ildo horretatik, nazioarteko hainbat behatzaile joango da kontsulta egunean, eta, tartean, Euskal Herriko hamar bat ordezkari joango dira, oraindino nortzuk joango diren zehaztu ez duten arren. Hala ere, prentsaurrekoan David Cobos Atxondoko alkateak aurreratu zuenez, ?Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako behatzaileak egongo dira?. Beltranen esanetan, ?Flandes, Irlanda eta Korsikako behatzaileak ere izango dira bertan, besteak beste. Horien lana izango da ?zenbaketa egitea, datuak baloratzea eta, oro har, kontsultaren garapen demokratikoa bermatzea?. Guztira, 700.000 kataluniarrek bozkatu dezakete abenduaren 13ko kontsultetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!