Madrilera eraman dituzte martitzen goizaldean atxilotutako gazteak

Anboto 2009ko aza. 25a, 11:53

Poliziak Madrileko dituen egoitzetan daude astearte goizaldean atxilotutako gazteak, tartean Eñaut Aiartzaguena iurretarra eta Ibai Esteibarlanda elorriarra ere bai. Seguruenik, asteburuan pasako dira Audientzia Nazionaleko epaileen aurretik. Atzo manifestazioak izan ziren euren herrietan, eta inkomunikatuta dauden bitartean jarraituko dute salaketarako mobilizazioek.

Guztira 36 gazteren aurkako operazioa burutu zuten atzo goizaldean Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak, Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz. Atxilotuei Segiko kide izatea egozten diete, eta tartean Eñaut Aiartzaguena iurretarra eta Ibai Esteibarlanda elorriarra ere badaude. Polizia Nazionalak atxilotu zuen bere etxean Aiartzaguena, goizaldeko 01:15 inguruan. Etxea miatu eta Madrilera eraman dute handik lau bat ordura. Esteibarlanda Hondarribian atxilotu omen zuten. Bestalde, operazio berean, Guardia Zibilak elkarte bat miatu zuen Iurretan, eta hainbat kaxa atera zituzten bertatik.

Madrilen

Dagoeneko Madrilera eraman dituzte atxilotutako guztiak, eta amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, asteburuan pasako dira, seguruenik, epailearen aurretik. Sarekada salatzeko mobilizazioak izan ziren atzo hainbat herritan, eta inkomunikazioak dirauen bitartean gehiago iragarri dituzte. Atzo, Iurretan, 300 lagun inguru batu ziren manifestazioan. Iurretako gazteagatik ?ardura? agertu du Totorikaguena alkateak: ?Lege Antiterrorista ez da bateragarria Zuzenbide Estatuarekin?. Inkomunikazioa amaitu eta albait arinen epailearengana eroateko eskatu du, bere eskubideak errespetatuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!