Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean egingo dira

Anboto 2024ko ots. 22a, 19:06

Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeetara deitu du arratsalde honetan egindako agerraldian.

Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak deitu ditu apirilaren 21erako. Halantxik eman du erabakiaren berri, arratsalde honetan egindako gobernu kontseilua bukatu berritan. Hori dela eta, hemendik aurrera, legebiltzarra desegingo du lehendakariak, bertan ordezkaritza duten politikariak jardunean egotera igarota. Hauteskunde kanpaina apirilaren 5ean hasiko da, Aste Santuko barikuan. 

Gasteizko legebiltzarrean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 75 legebiltzarkide daude. 25 herrialde historiko bakoitzeko. Gaur egun, 31 ordezkari ditu EAJk, 21 EH Bilduk, 10 PSE-EEk, 6 Elkarrekin Podemosek, 6 PP-Ciudadanos koalizioak eta bakarra Voxek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!