Udal eta foru hauteskundeak

Pedro Sánchezek Espainiako Hauteskunde Orokorrak aurreratu ditu uztailaren 23ra

Anboto 2023ko mai. 29a, 11:39

PSOEk atzo Espainiako hauteskunde autonomikoetan eta udal hauteskundeetan jasandako galeraren aurrean, Espainiako presidenteak hauteskundeak aurreratzeko erabakia hartu du.

Sánchezek hauteskundeak galdu dituela onartu du maila pertsonalean. "Emaitzen ardura bere gain" hartzen duela adierazi du. Espainiako udal hauteskundeetan PPk batu du boto gehien, bigarren indarra izan den PSOEri hiru puntuko aldea aterata. PPk sozialisten esku egondako 9 Erkidegoetatik 6 eskuratu ditzake Vox alderdi ultraeskuindarrarekin batera.  

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!