Udal eta foru hauteskundeak

Stop & Auzokrazia plataformak Konstituzio Auzitegira eramango du Hauteskundeen Lege Organikoa

Anboto 2023ko mai. 25a, 13:10

Plataforma ez dago konforme alderdi politikoen proposamenak publizitatzeko irizpideekin. Egungo legediak "alderdi tradizionalei mesede" egiten diela uste dute.

Stop eta Auzokrazia plataformak jakinarazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramango duela Hauteskundeen Lege Organikoa. Haien iritziz, "alderdi politikoak ez dira berdintasun egoera batetik abiatzen herritarrei botoa eskatzerako orduan", besteak beste "proposamen politikoak iragartzeko kuotek eta espazioek mesede egiten dietelako alderdi tradizionalei". Plataformaren iritziz, "oso txikia" da Besteak atalean sartzen diren alderdiei eskatzen zaien tartea. Hau guztia dela eta, Auzitegi Konstituzionalaren iritzia eskatu dute, proposamen politikoen eskaintza "ekitatiboa" izan dadin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!