Euskal Herria Bilduk Oiz eta gainerako deiadar mendiak (Kolitza, Ganekogorta, Sollube, Gorbeia) igotzeko ekitaldia egin du gaur. Iker Casanova, Bizkaiko Foru Aldundiko hautagaia Oiz mendian izan da, EH Bilduren Durangaldeko eta Lea-Artibaiko militanteekin batera. Casanovak adierazi duenez, EH Bilduren helburua "Bizkaian inoizko emaitzarik onenak lortzea da", eta azpimarratu du "hori lortzeko inoizko ahaleginik handiena" egin gura dutela. "Karrantzatik Ondarroara, Bermeotik Urduñara, Bizkaia langile eta subiranista, feminista eta ekologista zuri, gorri eta berde, eta baita ere morea" aldarrikatu ditu.