Jokoteknia izeneko jardunaldiaren lehen edizioa maiatzaren 12an burutuko da Bilbon, Azkuna zentroko Bastida aretoan. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako jardunaldia da eta CodeSyntaxen eta DigiPenen laguntza izan dute prestaketa lanetan. Topaketan, euskal bideo-joko industriaren aditu, ikasle eta jokalariak elkartuko dituzte, eta interesdunei izena emateko dei egin diete https://jokoteknia.eus/ webgunearen bidez.
Antolatzaileek azaldu dute gaur egun dauden proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko duela ekitaldiak. Esaterako, bideo-jokoen garatzaileen eta jokalarien joerak bertatik bertara ikusi ahal izango dira. Horri lotuta, egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko.
Egitaraua
09:15 Lokalizazioa eta itzulpengintzaren Boss Stagea. Iker Alvarez Castellanos (Pokémon, Japonia).
09:50 Bideojoko garapena: The Good, The Bad, The Ugly. Txus Ordorika.
10:25 Euskararen zenbaki arazoak. Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter).
11:00 Del local al global: Beneficis d'implementar el euskera i el català en infernium. Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca)
11:35 Atsedenaldia.
12:10 Euskal bideojokoen hasi-masiak. Julen Zaballa Garcia.
12:45 Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideojokoen industria?