Wikipediako softwarea eta OpenStreetmap euskarara itzuli ostean, wikipediaren mugikorretarako aplikazioa euskaratu dute orain. Horrela, telefonotik, gure hizkuntzan ere bilatu ahalko ditugu bertako terminoak. Gainera, aplikazioak hainbat abantaila eskaintzen ditu: hizkuntza ugaritan informatu ahal izatea, egunero argazki esanguratsuena jasotzea, gehien irakurritako artikuluen sailkapena... Aplikazioa Android eta iOS sistemekin erabili ahal da.
Azkue fundaziokoek beste software batzuk euskaratzeko lanean jarraituko dute.