Udalek soberakina inbertsioetara bideratzeko eskatuko dute

Anboto 2013ko mai. 16a, 09:20

Gaur eztabaidatuko dute Gernikan, Bizkaiko udalek soberakina inbertsioetan baliatu ahal izatea eskatuz EH Bilduk Batzar Nagusietan mahaigaineratu duen proposamena

Gaur eztabaidatuko dute Gernikan, Bizkaiko udalek soberakina inbertsioetan baliatu ahal izatea eskatuz EH Bilduk Batzar Nagusietan mahaigaineratu duen proposamena.

 

Joseba Gezuraga batzarkideak, Rafa Ugalde Dimako alkateak, Josan Llaguno Sopuertakoak, eta Arantza Baigorri Zaldibarko alkateak prentsaurreko batean aurkeztu zuten, atzo, proposamena. Azaldu zutenez, otsailean Gipuzkoako Batzar Nagusietan aho batez onartu zutenagaz antz handia dauka EH Bilduk gaur Bizkaian aurkeztuko duenak. Besteak beste, udalen soberakina inbertsioetarako erabili ahal izatea errazteko eskatzen dio Aldundiari. Izan ere, Espainiar Estatuko Aurrekontuen Egonkortasunerako legeak udalen soberakina zorrak kitatzera bideratu behar dela agintzen baitu gaur egun.

 

Espainiako Estatuko egungo legediak euren Udalen kudeaketari zelan eragiten dien azaldu zuten atzoko prentsaurrekoan, hiru alkateek. Arantza Baigorriren berbetan, Zaldibarko Udalak milioi bat baino gehiagoko soberakina daukan arren, egungo legediak ez dio uzten diru hori inbertsioetarako baliatzen. Baigorriren berbetan, herriarentzat garrantzitsuena den haurreskolaren proiektua "udalaren baliabide horiekin finantzatzeko" aukera emango luke EH Bilduren proposamen hau onartzeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!