Barakaldon atxilotu zuten ustez Mallabiako hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan atzo emakume bat. Poliziak jakin eragin duenez, atxilotutako emakumea eta hildakoak elkar ezagutzen zuten.
Kasuarekin lotutako pertsona bat atxilotu duten arren, ikerketa irekita dagoela jakin eragin du Ertzaintzak. Auzi beraren barruan, atzo, etxebizitza bat arakatu zuten Barakaldon.
Herrizaingo Sailak ez du atxiloketaren inguruko datu gehiago eman kasua sekretupean ikertzen dabiltzalako. 68 urteko gizonaren gorpua joan zen martxoaren 9an, arratsaldeko 17:10ean aurkitu zuten Osma auzoan. Bere etxetik gertu, bere autoaren ondoan hilik aurkitu zuten Jaime Olañeta, indarkeria zantzuak zituela. Ordutik, Ertzaintza kasua ikertzen dabil.
Mallabiko Udalak azaldu duenez herritarrak "lur jota" daude gertatutakoarekin. Ertzaintzak hasieran hilketaren arrazoia lapurreta izan zitekeela azaldu zuen. Egoeraren aurrean, udalak zaintza indartzea eskatu dio Ertzaintzari.
Herrian beste lapurreta batzuk gertatu direla baieztatu du Mallabiko Udalak, "baina baten ere ez dute indarkeriarik erabili".