D ereduaren gaineko informazioa, Berriz eta Zaldibarko gurasoei

Anboto 2011ko urt. 31a, 12:34

Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea dira Alkarbideren kanpainaren helburuak.

Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea dira Alkarbideren kanpainaren helburuak. Iaz D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa Bizkaiko hainbat udalerritan garatu zen eta izan zuen arrakasta neurtu ostean aurten ere kanpaina bera egitea erabaki dute. Egitasmo hau Bizkaiko 22 udalerri eta hiru mankomunitateren ekimen bateratua da eta informazio-kanpaina urte hasieran zabaldu da, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia baino zertxobait lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten. Alkarbidek, Bizkaiko euskara teknikarien bilguneak, koordinatu duen ekimen honetan guztira 7400 liburuxka inguru banatu dira kanpainan parte hartu duten udalerrietan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!