Goizeko 09:00etan jazo zen istripua, Trabakuako gainean. Furgonetan batek eta bi autok talka egin zuten, eta ondorioz lagun bat hil zen. Zaurituak ere egon ziren. Trafikoa Ermuatik bideratzen ibili zen Ertzaintza.
BI-633 errepidean, Trabakua gainean, Durangorako norabidean izan zen gertakari larria. Kolpearen eraginez furgonetan zihoan pertsona bat hil zen, eta bi zaurituta geratu ziren.