Euria eta haizea protagonista izan dira asteburuan Durangaldean

Anboto 2009ko aza. 9a, 13:37

Haizea gogor ibili da azken egunetan eskualdean, eta euriak ere ez du ia bakerik eman. Domekako datuak eskuragarri ditugu.

Haize gogorra eta euria. Hori da asteburuan izan dugun eguraldia, labur esanda. Oizen 90,4 km/h abiadura izan zuen domekan haizeak, eta une batean 126,3koa izatera heldu zen. Urkiolan 103,7 km/h abiadura hartu zuen haizeak.

Euriari dagokionez, hona hemen bataz-beste domekako datuak:

KOKALEKUA
KOPURUA (l/m2)
Elorrio
55,2
Iurreta
46,5
Mañaria
37,8
Otxandio
67,9
Urkiola
57,3
Oiz
22,7

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!