Bizkaiko Batzar Nagusiek Gerediagan (Abadiño) egin dute, asteon, bilkura.
Gai-ordenean jasotako gaien artean zeuden EB-Berdeek Eusko Jaurlaritzari egindako eskaria Bilboko tranbia Rekalde auzora heldu dadila, eta, AP-68 autopistako erabiltzaileendako beherapenak aztertzeko PPren proposamena. Eztabaidagai izan zuten baita joan zen ekainaren 17an Espainiako Armada Gorbeia mendian izan zenekoa.
Durangaldeko hainbat udal agintari ere bertaratu ziren Gerediagako baselizan egindako batzarrera.