Memoria landu ahal izateko tailerrak

Anboto 2009ko aza. 5a, 11:28

Jubilatuen elkartekoek asteon antolatu dute lehenengo saioa. Arratsaldeko 16:00etatik 17:30era bitartean izango da hitzordua hurrengo saioetarako ere Jubilatuen Etxean.

Mallabiko Jubilatuen Elkarteak memoria lantzeko tailerrak antolatzen dihardu azaroan zehar. Tailer horiek herritar guztiei zuzenduta daude, eta azaroko eguazten guztietan emango dituzte.

Jubilatuen elkartekoek asteon antolatu dute lehenengo saioa. Ekimen hori martxan jarri ahal izateko, Udaleko Ongizate Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntza jaso du elkarteak.

Arratsaldeko 16:00etatik 17:30era bitartean izango da hitzordua hurrengo saioetarako ere Jubilatuen Etxean. Tailer horietan parte hartuko duten hizlariak Nuria Santos eta Lahar irabazi asmorik bako elkartea izango dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!