Autoa erosteko laguntzak eskatzeko epea luzatu dute

Anboto 2009ko urr. 29a, 11:58

Denera, 40 milioi euro bideratuko ditu Espainiako Gobernuak autoen salmenta sustatzeko, eta laguntzokin 80.000 auto finantzatuko dituzte.

Ibilgailuak erosteko 2000E planaren laguntzak 2010. urtea amaitu arte luzatuko dituztela jakin eragin du Espainiako Gobernuko Industria ministroak. Maiatzean jarri zuten martxan auto berria erosteko plana. Denera, 40 milioi euro bideratuko ditu Espainiako Gobernuak autoen salmenta sustatzeko, eta laguntzokin 80.000 auto finantzatuko dituzte.

Damaso Casado Durangon

Bestalde, UGT-Euskadiko idazkari nagusia, Damaso Casado, egon da Durangon. Enplegu-erregulazio espedienteen egoera eta horien ondorioak azaltzeko eskualdeetan antolatutako batzarren haritik bertaratu da. EAEko Elkarrizketa Sozialerako akordioak eta egoera sozio-ekonomikoa izan zituen berbagai. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!