Akuilu elkarteko baserritar gazteen martxak Durango izan zuen helmuga

Anboto 2009ko urr. 29a, 11:55

Azpeititik Durangora, baserritar gazteak elkartzeko martxa berezia antolatu zuen, joan zen asteburuan, Akuilu Euskal Herriko baserritar gazteen taldeak.

Azpeititik Durangora, baserritar gazteak elkartzeko martxa berezia antolatu zuen, joan zen asteburuan, Akuilu Euskal Herriko baserritar gazteen taldeak.

Baserria da etorkizuna goiburuarekin, “tokian tokiko produktuak eta sasoian sasoikoak produzitu eta kontsumituko dituen eredu baten” sinesten duten baserritarrek egin zuten martxa. Mallabitik sartu ziren Durangaldera, zapatuan. Biharamunean, aldiz, Berriz, Abadiño eta Durangon izan ziren. Euskal Herriko hainbat baserritar gaztek antolatutako azoka antolatu zuten Durangon, eta, ondoren, bazkaria ere izan zuten azoka horretan parte hartu zuten guztiek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!