Espaniako Gobernuaren Tokiko Enplegu eta Jasangarritasunerako Fondoaren bitartez, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako udalen artean 233,2 milioi euro banatuko dituzte. Biztanleriaren arabera banatuko da dirua, eta 10.000 enplegu sortzea aurreikusi dute. Bizkaiak 124 milioi jasoko lituzke; Gipuzkoak 75,8 milioi eta Arabak 33,5 milioi.
Espainiako Gobernuaren Tokiko Inbertsioen Estatu Fondoen bitartez bideratutako laguntzak ordezkatu gura ditu urtarrilaren 1ean indarrean sartuko denak; denera, 5.000 milioi euro. Ikuspuntu ekonomiko, ingurumeneko eta sozialetik "jasangarriak" diren egitasmoak finantzatzeko erabiliko da dirua; udalek jasotakoaren %20 gastu arruntari aurre egiteko erabili daiteke.
Hainbat egitasmo laguntzeko
Enpresa parkeak, parke zientifiko edo teknologikoak finantzatzera bideratu daiteke dirua. Baita telekomunikazio sareetan sartzeko egitasmoak, energia aurreztera bideratutako ekimenak eta ur baliabideekin lotutakoak finantzatzera ere, hiri-mugikortasun jasangarria lortzeko obretara ez eze. Gizarte zerbitzu zein osasun zentroak, kultur edo kirol azpiegiturak sortzera edo gizarte zerbitzuekin lotutako gastu arruntera ere bideratu daiteke dirua, jakin eragin dutenez.