Durango, Elorrio, Zaldibar, Berriz eta Abadiñon jarriko ditue martxan Berbalagun egitasmoak azaroan eta izena emateko deialdi zabala egin dute ekimenaren bultzatzaileek.
Zahar eta barri berbetan gabiz, horixe da Berbalagunen helburu nagusia Durangaldean, eta laster Durangaldeko Amankomunazgoa osatzen duten beste herrien inplikazioa ere lortu gura dute.
Euskara Zerbitzuak, herrietako euskara elkarteak, Durangaldeko AEK, Durangoko Udal Euskaltegia eta Hizkuntza Eskola dira bultzatzaileak: durangaldea@aek.org / 639 400 7836