Herri-eskolan panel fotoboltaikoak jartzen dihardute. Jarri den azkena 30 moduluz osatuta dago, bakoitza 180 W-koa. “5KW potentzia dauka, ez da asko, baina urtean 5300 Wh sortuko du, eta energia garbi horrek 2.400 kg CO2 gutxiago isuriko du airera”, diote arduradunek.
Lan horiek Agenda 21eko energia berriztagarrien erabilpenerako azterketaren osteko erabakiak dira. Igaz, eskolako aldagelak eraiki zituztenean, ur beroa eguzki-plakekin lortzeko moduan eraiki zituzten. Inbertsio garrantzitsuena azken urte bietan auzo-bideetan jarritako eguzki-plakekin argia sortzen duten farolak jartzea da. Autobus geltokia, auzoetako bidegurutzeak eta bestelako zerbitzuak dauden auzo-bideetan ipini dituzte. Erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko, leku estrategikoetan jarri dituzte.Guztira, 66 farola ipiniko dituzte; 52 martxan dagoz dagoeneko. Orain arte egin den inbertsioa 160.000 eurokoa izan da.