Europako Nekazaritza komisarioak esne ekoizleentzako iragarritako diru-laguntzak kritikatu ditu Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak (EHNE). Benetan sektoreari lagundu gura badio politika “ausarta” egitea eskatu du nekazarien sindikatuak.
Europako Nekazaritza arduradunak 280 milioi euroko diru-laguntzak iragarri ditu, asteon. Hala ere, diruaren banaketa herrialde bakoitzaren produkzioaren arabera egingo balitz, EHNEk salatu duenez, Hego Euskal Herriko abeltzain batek ez leuke 450 euro baino gehiago jasoko.
Diru hori, batez beste, 80 behi dituen ustiategi batean egun bateko elikaduraren kostua dela nabarmendu du. Sindikatuak gogoratu du “hemen, diruarekin konpontzen ez den merkatu arazo larria” dagoela.