Andoni Lupiañez durangarrak eta Eneko Atxa zornotzarrak egituratutako ‘Errazetak’ liburuan parte hartu du Kalitatea Fundazioak. Umeentzat prestatutako errezeta, ipuin eta joko bilduma batzen dituen liburua koloretako argazki eta ilustrazioz osatu dute, eta euskarri “erakargarria” erabiliz.
Euskaraz argitaratu du ‘Errezatak’ Abadiñoko Di-Da Komunikazioak enpresak, Kalitatea Fundazioaren laguntzarekin. Eusko Labeldun 12 produktuak batzen ditu errezetaren baten liburuak.
Produktuok era grafikoan ere agertzen dira, gainera, argazki eta logotipo bitartez. “Produktua identifikatuta egon dadin saiakera berezia ere egin da. Izan ere, gure ekoizleentzako garrantzia handia dauka horrek: Eusko Labeldun produktuak kontsumituz dakigu erosten dugun hori Euskadikoa eta kalitatekoa dela”, diote Kalitatea Fundaziokoek. “Nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako kalitateko produktuak bultzatzea, sustatzea eta garatzea dugu helburu, eta, horretara kontsumitzaileei horreen jatorria eta kalitatea segurtatzea".