Areitoko hondakindegiak Gipuzkoako hiri-hondakinak jaso zitzakela publiko egin zuen, orain bi aste, Aitor Loiola Mallabiko alkateak. Hondakin industrialak hartzeko baimena daukan Betearte enpresari hiri-hondakinik ez jasotzeko konpromisoa idatziz sinatzeko eskatu zion Udalak. Betearte osatzen daben Befesa, Urbaser eta Ekonor enpresetako arduradunek joan zen astean idatziz helarazi zuten hiri-hondakinen inguruko erantzuna Udalera: “Administrazio Kontseilu honek aho batez erabaki du hiri-hondakinak hartzeko aukera bertan behera uztea”. Betearteko zuzendariak ere hiri-hondakinik jasotzeko “ezelako asmorik” ez dutela idatziz bidali zuen, irailaren amaieran, Udalera. Gipuzkoako eta Bizkaiko erakunde publikoetatik ez dutela “ezelako proposamenik” jaso azaldu du idatzi horretan.
Herritarrekin bilera
Hondakindegiaren gaiak herritarren artean “kezka” sortu du. Udalak bilera deitu zuen Kultur Etxean, joan zen ostegunean, “argibideak emateko”. Hainbat herritar hurreratu zen hondakindegiaren inguruko batzarrera. Alkatearen berbatan, “lorpen handia” da Betearteko bazkideek hiri-hondakinik ez jasotzeko konpromisoa hartzea, “herritarren presioaren ondorioa”; “Hilabete dokumentu horren zain egon eta gero, batzarraren aurreko egunean heldu da”. Gai garrantzitsuen inguruan herritarrei informazioa ematen jarraituko dabela azaldu eban Loiolak. Usurbilen martxan jarri duten zabor-biltze sistemaren antzeko ekimenen alde agertu zen alkatea, gaur egun Diputazioetatik proposatzen dituzten aukeren “alternatiba” moduan.