Mendekotasunean bizi diren adineko gehienak etxean egoten dira, eta senitartekoek, sarritan zuzeneko ahaideek —alabak, emazteak, errainak…—, hartzen dute euren zaintzarako ardura. Horiei laguntza eskaini guran sortu zen Zaindu programa, Durangoko Udalaren eta Durangoko Merindadearen Amankomunazgoaren eskutik.
Izan ere, denporarekin luzatzen den zaintzak gehienetan zaintzailearen bizitza baldintzatzen du, eta berarengan eragin zuzena izan dezake.
Eskualdera zabaldutako Zainduk senideon beharrizanei aurre egin gura die, oinarrizko baliabideak indartuz. Horretara, dagoeneko eratutako ekintzetan parte hartzeko izena eman daiteke. Batetik, Norbere burua zaintzen, mendeko adinekoen zaintzaileei zuzendutako prestakuntza ikastaroa, eta, bestetik, Erlaxazino tailerra eratu dituzte. Urriaren 16a arte dago izena ematea, Durangoko Adinekoen Udal Egoitzan. Talde-laguntza psikologikoa ere eskaintzen da zaintzaileontzat .