Euskara zerbitzuak batuz, gida sortu du mankomunitateak

Anboto 2009ko urr. 7a, 13:34

Herriz herri eskaintzen ditueen euskara zerbitzuak edo ikastaro motak batzen dituen Emon pausoa gida kaleratu du Durango Merindadeko Amankomunazgoaren Euskara Zerbitzuak.

Herriz herri eskaintzen ditueen euskara zerbitzuak edo ikastaro motak batzen dituen 'Emon pausoa' gida kaleratu du Durango Merindadeko Amankomunazgoaren Euskara Zerbitzuak.

Horren baitan daude Durango, Elorrio, Zaldibar, Atxondo, Iurreta, Abadiño, Izurtza eta Mañaria. Azaldu dutenez, Amankomunazgoko herrietan euskara ikasteko bidea aukeratzen lagunduko du gida horrek.

Amankomunazgoak “euskaraz bizitzeko  baldintzak sortzearen garrantziaz jabetuta” dihardu lanean. Bide horretan aurrerapausoak eman dira, “baina bidea falta da eta ezagutza eta erabilera zabaltzeko aukera berriak sortzen jarraitu behar da”. Horretan, eskualdean AEKren, Durangoko Udal  Euskaltegiaren eta Hizkuntza Eskolaren lanari eta udalen inplikazioari “premiazkoa” deritzote.

Euskara ikasteko matrikulazio epea zabalduta, hori bultzatzeko Amankomunazgoak eta udaletako euskara zerbitzuek  euskara ikasteko bideak batzen dituen gida banatu dute; denera, 19.000 ale.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!