Espainiako Team Penning txapelketa irabazi dute eskualdeko ordezkariek

Anboto 2009ko ira. 30a, 19:31

Igor Egurrola mallabitarrak, Jesus Baseta berriztarrak eta Jon Fernández orconerarrak Espainiako Tem Penning txapelketa irabazi dute taldeka. Punturik gehien batu dituzte Grausen (LLeida) eta Biescasen (Huesca) jokatuta jardunaldi bietan.

Osatu beharreko lana honako hau zen. Behiek zenbaki batzuk zituzten; 21 behi eta zazpi zenbaki, beraz zenbaki bakoitzeko hiru behi zeuden. Epaileek zenbaki bat jakinarazi eta taldeak –zaldi gainean- zenbaki horretako hiru behiak taldetik bereiztu eta txoko batera batu behar zituen. Biescasen lehenengo geratu ziren eta Grausen bigarren; jardunaldi bietako puntuak batuta eurak izan dira onenak.

Horrez gainera, Fernándezek Cattle Penning -banakakoa- modalitatean ere irabazi du. Egurrola bosgarren geratu da banakako saioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!