Mugikortasun plan barriak eskatu ditu UGT-Euskadik

Anboto 2009ko ira. 25a, 10:02

UGT-Euskadi sindikatuak beharginekin kontsentsuatutako mugikortasun plan alternatiboak eskatu ditu lantokietara egin beharreko joan-etorrietarako.

UGT-Euskadi sindikatuak beharginekin kontsentsuatutako mugikortasun plan alternatiboak  eskatu ditu lantokietara egin beharreko joan-etorrietarako.


Mugikortasun Jasangarrirako Europako Astearekin bat eginda eskatu die enpresei eta Administrazinoari, lantokira egindako eguneroko joan-etorriekin gertatzen diren gas kutsagarrien isurketa eta in itinere istripuak murriztea helburu hartuta.


UGT-Euskadiko Lan Osasun eta Ingurumen Idazkari Esperanza Moralesen berbatan, “hiri mugikortasunaz hausnartzea” gura dute. 2008an, EAEn izandako hil-dakodun lan istripuetatik %25 izan ei ziren in itinere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!