Igandean txoko-batzokia inauguratuko dute Mallabian

Anboto 2009ko ira. 18a, 16:08

Etzi, 12:00etan, txoko-batzokia inauguratuko dute Mallabian. Irekiera ekitaldian Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak parte hartuko du. Jakin-arazi dutenez, Euskal Herriko lehenengo txoko-batzokia izango da bihar zabalduko dutena.

Lokala Intxaurti kaleko 8. zenbakian dago. Helburua jendea batzeko eta bertan egoteko gune erakargarria sortzea da. Taberna batetik harago, bestelako ekimenak garatzeko gune aktibo ere izan dadin gura dute.

Txoko-batzokiaren egiturari dagokionez, 25 lagunentzako mahaiak izango ditu, bazkaritara zein afaritara batu gura duenarentzako. Gestioak egiteko ofizina dauka, eta baita erabilgarri egongo diren ordenagailu bi ere. Horrez gainera, telebista bi ere izango dituela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!