Gutxieneko historiko berrian dago Euriborra

Anboto 2009ko ira. 2a, 10:48

Gutxieneko historiko berria dauka, hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den Euribor indizeak. Abuztua %1,334an amaitu du, inoizko baxuen.

Gutxieneko historiko berria dauka, hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den Euribor indizeak. Abuztua %1,334an amaitu du, inoizko baxuen.

Seigarren hilabetez jarrian lortu du minimo historikoa Euriborrak eta, beherakada horrekin, bataz bestean, 316 euro merketuko dira maileguak hilabetean. Horretara, hipotekak dituzten hainbatek  urtean 3.800 bat euro aurreztuko dituzte. Orain urtebete harpidetutako hipotekak merketuko ditu.

Urritik hona behera eta behera joan da euroaren banku arteko merkatuan erakunde finantzariek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen duen indizea —1999an jarri zuten martxan —, eta, azken 12 hileetan, lau puntu jaitsi da. Joan zen urteko  urriaren lehenengo egunean, marka historikoa gainditu zuen horrek: %5,505.

Datorren urtean, gora

Baina, datorren urtean Euriborrak gorako joera progresiboa izango duelakoan daude adituak. Orain hipoteka hartzen dutenek, beraz, era berean sufrituko dituzte igoerak, eta bankuekin egoera negoziatzea gomendatu dute. Kontsumitzaile elkarteek gogoratu dute bankuek Euriborraren jaitsiera dela-eta, blindatzen ahalegindu direla eta aplikatutako diferentziala nabarmen igo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!