Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako protestak deitu dituzte datorren astean bai Abadiñon bai Atxondon.
Azpiegitura horretarako lanak aurrera eroateko desjabetze-akten altxamendua egiteko hitzordua jarri dute herri biotan, AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek jakin eragin dutenez, eta horren aurrean kotzentrazioak deitu dituzte: irailaren 2an eguaztenean, egingo dute protesta Abadiñon, eta hilaren 3an Atxondon.
Gogoratu dezagun herri bietan bertan behera utzi zituztela joan zen uztailean desjabetze akten sinadura deialdiak “desjabetzeen argitaratzean akatsak” izan zirela-eta.
AHTaren aurkako jarrera agertu eta egun biotan 08:30ean Abadiño eta Atxondoko udaletxeetara bertaratzera deitu dituzte herritarrak. Hainbat jarduera batuz, Izurtzan izan da, aurten, AH Taren kontra antolatu ohi den akanpada.