Esklerosi anizkoitzak jota direnei elkartasuna adierazteko igeri egin zuten hainbat herritarrek domekan.Esklerosi anizkoitzari buruz herritarrak sentsibilizatu eta horretarako premiazko errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua batzen laguntzeko Busti zaitez! kanpainaren bitartez igeri egitera egindako deiarekin bat egin dute Abadiño, Berriz, Elorrio eta Durangon.
Bestalde, eguzkia hartzerakoan estetikaren aurretik osasuna lehenesteak daukan garrantziaz
ohartarazi zuten Durangon, azaleko minbiziari aurre egiteko.