Artisautza bultzatzeko deialdi berria egin du Aldundiak

Anboto 2009ko uzt. 15a, 13:18

Artisautza sustatzeko dekretu berria onetsi du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Sailaren bitartez 330.000 euro bideratuko dituzte deialdi horretara. Bizkaiko Artisautza Erregistroan 244 bat lanpostu mantentzea bideratzen duten artisautzako 111 enpresa daude, foru arduradunek azaldu dutenez: iazko azterlanaren arabera, batez beste, elkarteotan 2,2 lanpostu daude. Zerrendan daude Arbaso (Euskal Herriko artisautza tradizionala sustatzeko elkartea) eta Durangaldeko beste 14 artisau.

Artisautza sustatzeko dekretu berria onetsi du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Sailaren bitartez 330.000 euro bideratuko dituzte deialdi horretara. Bizkaiko Artisautza Erregistroan 244 bat lanpostu mantentzea bideratzen duten artisautzako 111 enpresa daude, foru arduradunek azaldu dutenez: iaz egindako azterlanaren arabera, batez beste, elkarteotan 2,2 lanpostu daude. Zerrendan daude Arbaso (Euskal Herriko artisautza tradizionala sustatzeko elkartea) eta Durangaldeko beste 14 artisau. Eskariak  irailaren 25a arte egin litezke.

Bizkaiko artisautza sektorea dinamizatzen eta berpizten laguntzen duten jarduerak laguntzea du helburu Aldundiko Gobernu kontseiluak onetsitako Artisautza Sustatzeko Foru Dekretuak. Bizkaiko artisautza jardunaren %98 osatzen dute Bizkaiko Artisautza erregistroan izena emanda dauden ehundik gora enpresa horiek, argitu dutenez, eta iaz horietatik 33k egin zuten eskaria.
Diru-laguntza hori eskuratu ahal izateko baldintzen artean daude, batetik, artisautzako enpresek helbide fiskala, soziala eta ekoizpenekoa Bizkaian izatea, eta, bestetik, lan-taldean 15 langile finkotik gora ez izatea. Diruz lagundu leitekezen egitateak atal bitan banatu dituzte: artisautza enpresak —2008ko urriaren 1etik 2009ko abenduaren 31 arte hasi eta burututako jarduerak lagunduko dituzte— eta toki erakunde eta artisau elkarteak —2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31 artean hasi eta burututako jarduerak lagunduz—. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!