Ermutik Mallabira, Mongoliatik igarota

Anboto 2009ko uzt. 14a, 16:06

Otsailean aurreratu genuen nola Ermuko eta Mallabiko lau gaztek Europa eta Asia zeharkatzen dituen Mongol Rallya korritzeko asmoa zuten. Hileetako prestakuntzaren ondoren, iritsi zaie abiatzeko ordua. Ostiralean, 17:30 inguruan, Ermuko Cardinal Orbe plazatik ekingo diote hiru astean osatzea espero duten abenturari. Larunbatean Bartzelonan emango zaio hasiera ofiziala rallyari eta 13.000 bat kilometro eginda Mongoliako hiruburu Ulan Batorren helmugaratuko dira parte-hartzaileak.

Erik Del Rio mallabitarra eta Josu Azpiri, Miguel Moyano eta Unai Bergaratxe ermuarra dira lau abenturazaleak. Zergatik aipatu ez bidaia luzeko bosgarren protagonista ere: 55 zaldiko potentzia duen Peugeot 106a.

Hemendik 100 talde abiatuko dira; Ingalaterra eta Italiatik beste 400. Txekiako Klatovy herrian batuko dira 500 taldeak. Handik, Austria, Kroazia, Serbia eta Bulgaria zeharkatu eta Turkiara iritsiko dira. Bide hori jarraian egiteko asmoa dute. Ondoren, Uzbekistan eta Errusiatik igaroko dira, besteak beste, Mongolian sartu aurretik.

Horrelako bidaia batean ezin daiteke dena aurreikusi. Beti egongo dira ezustekoak. Horrek ez du esan nahi plangintzarik behar ez denik; zenbat eta zehatzagoa hobe, gainera: “Oso argi ibili beharko dugu mugetan, zeren asteburuetan muga asko itxita egoten dira. Gure helburuak lortzeko kalkulu zehatzak egiten jardun dugu luzaroan. Hala ere, ustekabeak espero ditugu”, dio Erik Del Riok.

Izaera benefikoa

Mongol Rallya Institute of Adventure erakundeak antolatzen du. Erakunde horrek kotxe lasterketak erabiltzen ditu kooperazio-lanak egiteko, Asian, Amerikan eta Afrikan. Gobernuz Kanpoko Erakundeek jasotako dirua eskolak sortzeko edo nekazaritza sustazeko erabiltzen dute. Rallyko parte-hartzaileek 3.000 euroko laguntza ematen dute; lasterketarako erabilitako kotxea ere bertan uzten da. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!