Esklerosi anizkoitzak jotakoen alde bustitzeko deia

Anboto 2009ko uzt. 9a, 11:58

Igeri eginez esklerosi anizkoitza duten gaixoei elkartasuna adierazteko gonbita zabala egin du, aurten ere, Esklerosi Anizkoitza Eugenia Epalza Euskal Fundazioak Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Baita Durangaldean ere.

Horrela, domekan, uztailaren 2an, esklerosi anizkoitzaren inguruko “Busti zaitez!” kanpainarekin bat egingo dute Abadiño, Berriz, Durango eta Elorrioko igerilekuetan. Esklerosi anizkoitzaren gainean informazioa helarazi eta gaitz neurologiko horren aurrean herritarrak sentsibilizatzea du helburu kanpaina horrek. Baita dirua batzea ere gaixotasun hori duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko premiazko errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!