Gasteizerako autobusak eratu dituzte Tabira eskualdeko elizek

Anboto 2009ko uzt. 9a, 11:55

Ricardo Blazquez, Joan Maria Uriarte eta Migel Asurmendi, Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainek eta Mario Iceta gotzain laguntzaileak zapatuan, uztailaren 11n, 12:00etan, Gasteizko katedralean egingo duten hileta-elizkizun bateratuetara joateko autobus zerbitzua antolatu dute Durangaldeko Tabira eskualdeko parrokiek.

Gerra zibila irabazi zutenek lehenengo euskal apaizak fusilatu zituztela 73 urte beteko direla-eta antolatutako elizkizunean “oroimena garbitzera, egia zerbitzatzera eta barkamena eskatzera” gonbidatuko dute. Biltzar-buru Asurmendi izango da. Fusilatutako apaizetako baten senitarteko batek bertsoz oroituko ditu hildako 14 apaizak (bederatzi gipuzkoar, lau bizkaitar eta nafar bat).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!