Learreta–Markina herri eskolak logo berria dauka. Mallabiko eskolako ikasle eta ikasle ohien artean egindako lehiaketan aukeratu dute ikastetxearen irudi berria. Julene Larrakoetxeak egindako lana eskolarentzako irudi egokiena dela iritzi dio epaimahaiak. Lehiaketan 33 lan aurkeztu dira guztira, eta epaimahaia Oihane Onaindia kultura zinegotziak, irakasle bik eta guraso bik osatu dute.
Irabazleak 250 euroko saria jaso du. Lehiaketan parte hartu duten lanak liburutegian ikusteko aukera dago, uztailaren 8a bitartean. Logo lehiaketa Mallabiko Udalak Learreta-Markina ikastetxearekin batera martxan jarritako ekimena izan da.