Mobilizazioak hasiko dituzte Nafarroa Zentroan

Anboto 2009ko eka. 18a, 10:48

Udalak eskainitako zerbitzua izanik, Nafarroa Zentroko langileek euren soldatak Udaleko lan-taldearenarekin parekatzea aldarrikatzen dute.

Udalak eskainitako zerbitzua izanik, Nafarroa Zentroko langileek euren soldatak Udaleko lan-taldearenarekin parekatzea aldarrikatzen dute.

Urgatzi enpresak azpikontratatuta dihardute berton 34 langilek, eta ekainaren 25ean elkarretaratzea egingo dute zentroaren aurrean, 11:30ean. Halaxe azaldu du ELA sindikatuko Amaia Gonzalezek.
 
Jubilatuen Egoitza, Nagusien Egoitza eta Adimen Urriko Pertsonentzako Eguneko Zentroa daude Nafarroa Zentroan. Denera, 60 erabiltzaile inguru ditu horrek, eta horietatik 10 dira Durangaldekoak. Urgatzi enpresak azpikontratatutako langileak zuzendaritzarekin eta Udalarekin jarri dira hartu-emanetan. Udalak, baina, ez die erantzun, eta enpresak ez du onartu egindako proposamena. Udalhitz hitzarmenean jasotako zenbait baldintza parekatzea lortzeko negoziazioa zabaltzea gura dute langileek: “Prozesu luzea izango da, baina, negoziatzeko prest gaude. Garbitasuneko langileek ere lortu dute”.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!